Kurtzebarri Eguna ospatuko du domekan Murrukixok

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 7a

Etzi, iraileko bigarren domeka, Kurtzebarri Eguna ospatuko du Murrukixo mendizale elkarteak Aretxabaletako mendi ezagunean. Urteroko egitaraua antolatu dute eta herritarrei bertara jotzeko deia egin. Bertaratzen direnei salda eskainiko diete mendi tontorrean (10:30) eta ondoren meza esan (11:00).

Bukatzeko mokadutxoa izango da (11:30): txorizo muturtxoa eta txanpaina. Kurtzebarritik bueltan (13:00) bermuta eskainiko dute Mendiola auzoan.

Eguraldi txarra eginez gero aldaketak egin ditzaketela egitarauan iragarri dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak