Zazpi zazpiren kontra ariko dira eta nahi adina aldaketa egin ahalko dituzte, ez da jokoz kanpokorik ezarriko eta ordu erdiko bi zatitan jokatuko da. Berdinketarekin amaituz gero, ez da luzapenik egongo; penaltietara erabakiko da neurketa. Iker Urkia koruetarrak egingo ditu arbitro lanak.
Arientzakoek zuri-urdin kolorearekin eta mendiolarrek laranjarekin jokatuko dute. Amaieran, oroigarriak banatuko dizkiete jokalari denei eta trofeoa irabazleari.
Jaietako egitaraua
Egubakoitza, irailak 7
19:00 Afarirako mahaiak gertatzea.
20:00 Tantaia jaso eta Martin Kabarrixa “berrituari” ongi etorria. Kanpai joaldiak.
20:30 Auzo-afaria eta ondoren dantzaldia Iñigorekin.
Zapatua, irailak 8
10:30 Txistularien diana.
12:00 Meza, Basotxoko kantuzaliek lagunduta.
12:45 Trikitixaz girotutako eta bertako jeneroarekin osatutako luntxa: gazta, ogia, sagardoa, Mittarte aldeko tortilla eta Elizondo aldeko txorixoak.
13:15 Uxerriko koplak, Atxabaltako bertso eskolakoen ahotik.
13:45 XXVII. Ginkana.
17:30 (ilundu arte) Arientzako jolasak, Itturriko soroan.
18:00 60 bat urte geroago, Arientza-Mendiola futbol partidua, Itturriko soroan.
20:00 XXVI. Arosartze Txapelketa.
Auzotar bat aroa jaurtitzen.
Bukatzeko, jateko eta edateko zerbait.
Domeka, irailak 9: Kurtzebarriko eguna
09:30 Itturriko erromaran oinez joan behar dutenen irteera.
12:00: Irabazi ala galdu, aurten mendiolarrekin batera aterako dute Arientzarrak Kurtzebarrin 2012 argazki ofíziala.
14:00 Martin Kabarrixa etxeratu.