"Krisiak osasun arloan izango duen eragin latzgarriak asko arduratzen nau. Diskurtso xenofoboa ematen ari dela uste dut eta gizarteak erantzun egin behar du. Denon eskubidea izan beharko litzakeen osasuna kaltetzen dute krisiaren murrizketak. Hori jasoko duen proiektua egin gura dut". Hiru minutuko film laburra egingo du eta ondoren Notodofilmfest Interneteko film laburren X. jaialdian aurkeztuko du. "Urriko bigarren asterako bukatu nahi dut eta ondoren notodofilmfes.com webgunean zintzilikatu". Hala, gehien ikusten den lanak eskuratuko du sari nagusia.