Hawaitik Aretxabaleta ezagutzera

Mirari Altube Arrese 2012ko abuztuaren 31

Euskal Herria ezagutzen dabil Hawain bizi den bikotea eta Aretxabaletaren berri izan dute. Gizonaren abizena Archuleta da –Colorado estatuan jaioa– eta bi izenok antzekoak direla pentsatuta bertaraino etorri dira gaur, egubakoitza, gure parajeak ezagutzera. Kalean bueltatxo bat eman –Aretxabaleta izena duen kamiseta erosteko asmoarekin– eta ondoren Urkulu aldera jo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak