Domekarako hainbat ibilbide aurreikusi dituzte Aretxabaletako mendi bizikleta martxa antolatu duten lagunek, bizikleta gainean denek ez dutelako maila bera, baina helburua guztiondako moduko goiz-pasa egitea delako.
Ondo dakizuen moduan, baina, bailara honetan nekez egin daiteke mendi bizikleta martxa bat malda gogor barik, horrenbestez, gutxieneko maila izatea derrigorra da.
Bizikleta oso ondo menperatzen dutenek, berriz, enduro ibilbidea izango dute aukeran, teknikoki zailagoa dena.
- Irteera ordua: 09:30, Aretxabaletan.
- Izenematea: 08:30-09:15.
- Prezioa: Federatuek 10 euro, ez federatuek 15 euro.