Ibarra kiroldegiko abonatu izan gura dutenek, eskaera orria bete eta kirioldegiko sarreran bertan entregatu beharko dute. 30 euro ordaindu beharko da abonatu izateko. Kiroldegi zaharreko abonatu zirenek %50eko deskontua izango dute. Horrez gain, abonatuek, hilero 24 euro gehi BEZ ordaindu beharko dute. Horren truke, kiroldegiko zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzte.
Ordutegia
Irailaren 3tik aurrera Ibarra kiroldegiko ordutegia izango da: astelehenetik zapatura arte 08:00etatik 21:00etara eta domekatan 12:00ak arte.