Andramaixen balorazio "positiboa" egin du Aretxabaletako Udalak

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 21a

"Aretxabaletako Andramaixak jendetsuak eta parte-hartzaileak izan dira". Horixe esan du Udalaren izenean Zigor Kintanilla kultura zinegotziak. Goizetik gauera kaleak jendez lepo bete dira. Hori horrela, boulder saioa, bezpera eguneko ekitaldiak, gaueko kontzertuak eta paella erraldoiak "erantzun oso ona" izan dute herritarren artean. Abuztuko jaiak bukatuta, San Migelak dituzte begiz jota aretxabaletarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak