Paella erraldoia eta beste, Andramaixak bukatzeko

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 17a

Koadrilen egunarekin bukatuko dituzte Aretxabaletako jaiak. 14:30etarako paella erraldoia izango dute gertu herriko plazan, Santanderko 'Paellas Gigantes Vicente Quintana'-k. Doan banatuko dute bukatu arte. Baina, beste hainbat ekitaldi egongo dira azken egunean. Jarraian dituzue guztiak. 

  • 11:00 Diana herriko txistulariekin
  • 11:30 Sokamuturra Durana kalean
  • 12:00 Baralde txarangaren etorrera
  • 12:30 Zirika Zirkus taldearekin Zirika Zirkaos antzezlana
  • 14:30 Paella erraldoia eta bazkal ostean, jolasak
  • 15:30 Afrikar tailerrak
  • 17:00 Baralde txarangaren emanaldia
  • 18:00 Sokamuturra
  • 19:30 Buruhaundi eta erraldoien kalejira. Ondoren, egunean zehar herria gehien animatu duten koadrilen artean sari banaketa
  • 20:30 Jamu taldearekin batukada
  • 21:30 Baralde txarangaren emanaldia
  • 23:00 Selegalgo Jamu taldearen ballet emanaldia
  • 00:00 Zopilotes Txirriaos taldearekin dantzaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak