Gaur hasten dira Andramaixak

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 14a

Gaur hasiko dira Aretxabaletan Andramari jaiak. Hasiera ofiziala 19:00etan izango da: ikurrinari agurra egingo diote, Aretxabaletako Abesbatzarekin eta Leizarra musika eskolako dantzariekin, udaletxe aurrean. Alkate txikiak eta alkate txiki ordeak pregoia irakurri eta txupinazoa botako dute.

Honako egitaraua prestatu dute gaurko:

  • 16:00: kanpai-jotzea
  • 16:30: 33. mus txapelketa, Herriko plazan. Izenematea, 20 euro (15:45-16:15).
  • 17:30: Apar festa Arlutzeko kantxan.
  • 19:00: Jaien hasiera ofiziala.
  • Jarraian, buruhandien kalejira Basauriko gaitariekin.
  • 19:30: Kale-animazioa, txosnagunekoen eskutik.
  • 20:00: Salbea Andra Mari parrokian, Aretxabaletako Abesbatzarekin.
  • 21:00: Gazte afaria txosnagunean.
  • 22:30: The Sparteens eta Iheskide taldeen kontzertua Herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak