Nafarroa Bizirik ekimenak "bizirik gaudela" aldarrikatuko du gaur

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 25a

"Oraindik bizirik gaudela" gogorarazi eta aldarrikatuko du Aretxabaletako Nafarroa Bizirik ekimenak gaur, uztailak 25, Herriko Plazan egingo duen ekitaldian (19:00). Nafar bandera xingola beltzarekin igoko dute plaza barreneko hagara eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

"Nafarroako erresuma eta estatu libre izaera galtzearen zorigaiztoko 500. urteurrena dela-eta, oraindik bizirik gaudela aldarrikatu gura dugu", adierazi dute ekimeneko kideek.

Plazan egingo duten ekitaldian nafar bandera xingola beltzarekin igoko dute sirena hotsa eta txalaparta eta adar doinuak jo bitartean. Nafarroa Bizirik ekimeneko kideek aretxabaletar guztiak gonbidatu gura dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak