"Iaz martxotik hasi eta azarora bitartean astebururo egon zen okupatuta, eta abuztuan ere joaten da jendea", adierazi du Murrukixo mendi elkarteko presidente Iñaki San Migelek, Xati-k: "Egia da eguraldi oso txarra egiten badu jendeak atzera egiten duela, baina bestela, astebururo jendea egoten da".
Joan den astean bertan hasi zituzten lanak: "Beno, gauzak apurtzen ondo moldatzen gara, eta lan horiek herritar koadrila batek egin ditugu. Pozgarria izan da ikustea jendea laguntzeko gertu zegoela; astelehenean, esaterako, zortzi lagun ibili ginen beheko sua kentzen, eta teilatua botatzen. Eta, egunotan hasiko dira langileak gainontzeko lanak egiten, su-baju berria jarri, eta teilatua egiten".
7.000 euroko aurrekontua
Leixargarateko aterpea berritzeko Murrukixoko lagunek 7.000 euroko aurrekontua dute: "Beheko sua erosten 1.300 euro erabiliko ditugu, saltzaileak adierazi digu erositako beheko suak 80 metro koadro berotzeko gaitasuna daukala eta aterpeko gure aldeak 50 metro koadro inguru ditu". Hala, garai batean baserri edo aterpeetako beheko suak norberak egiten zuen, baina orain fabrikatik eginda datozenak erosi behar dira: "Ezaugarri jakin batzuk izaten dituztelako, derrigor bete beharrekoak. Hala, hor ere denetariko prezioak daude, oso garestiak ere badaude, baina guk hartu dugunarekin nahikoa dugu".
Artikulua, osorik, Asteleheneko Goiena paperean.