Ekitaldiz jositako jaiak izan dira: umeentzako jolasak, futbol txapelketa, kontzertuak... baita su artifizialak ere. Adin guztietako moduko egitaraua antolatu zuten eta ostiral gauean Arkada Social eta Dirty Brothers taldeen kontzertuetan jende piloa bildu zen.
Baita zapatuko mus txapelketan: Eguzki Alde elkarteko arkupetan 30 bikotek parte hartu zuten. Hiruko futbito txapelketan ere, ume piloak parte hartu zuen eta futbolean aritu ostean, Loramendi kaleko eta Gipuzkoa plazako puzgarrietan saltoka aritu ziren.
Domekan, besteak beste, nagusientzako xake txapelketa jokatu zuten eta, gazteenek, berriz, pony eta zekorrekin jolastu zuten.