Delta-hegala egiten ari zen pertsona bat erori da Aretxabaleta inguruan

Txomin Madina Milikua 2012ko uztailaren 16a

Aretxabaletako Kurtzebarri mendiaren inguruan delta-hegala egiten ari zen gizonezko bat erori egin da gaur arratsaldean, eta Ertzaintzaren helikptero bat ezbeharra gertatu den lekura bideratu behar izan dute eroritako pertsona, zaurituta zegoena,  erreskatatzeko. 18:20ak inguruan jaso dute deia ertzainek eta bertaratu dira. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, helikopteroa Arrasate ingurura bideratu da ondoren, Mojategi inguruan lurra hartu eta istripua izan duen pertsona Debagoieneko Ospitalera eroan ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak