Uztailak udako girodun egun gutxi eman ditu orain arte, baina gaurkoa bete-betean aprobetxatuko dute Aretxabaletako neska-mutikoek.
Udako giroa lagun urarekin jolasean jardun dute Arizmendi ikastolako Basabeazpiko neska-mutikoek gaur goizean. Bi igerileku txiki jarri dituzte ikastola aurrean, eta ur-pistolei eraginez eta urez betetako globoak jaurtita ibili dira jolasean 2 eta 5 urte artekoak. Bitartean udaleku irekietako neska-mutikoak Garaiora (Araba) joan dira egun pasa.
Uztailak udako girodun egun gutxi eman ditu orain arte, baina gaurkoa bete-betean aprobetxatuko dute Aretxabaletako neska-mutikoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.