Sotoa eta hiru solairu dituen kiroldegia ezagutu dute herritarrek. 1.235 metro koadro dituen kantxa handia, 300 eserleku dituen harmaila mugikorrekin; eskalatzeko 260 metro koadroko azalera eta 3.000 presa dituen rokodromo paregabea; eta fitness jardueretarako eta muskulaziorako hiru areto.Oraindik hutsik daude gimnasio horiek; bertako makinak, tartean bost zinta, bi arraun eta hainbat bizikleta, abuztuaren 20an iritsiko dira. Makina horiek 200.000 euroko aurrekontua dute.
Hirugarren solairua ikusmina eragin duena
Hala ere, hirugarren solairua da ikusmin handiena eragin duena, uraren inguruan antolatutako jardueren solairua, hain zuzen. Zazpi kale dituen 25 metroko igerileku handia, beste bi igerileku txiki eta spa gunea daude. Eta spa gune hori osatzen dute igerileku batek, bi saunak, bata hezea eta bestea lehorra, eta lasai egoteko besaulkien guneak. Hirugarren solairu horrek, gainera, 950 metro koadroko solariuma dauka belar artifizialarekin.
Abonatze kanpaina datorren astean
Bisita gidatuak uztailaren 26a bitartean egingo dituzte.
Elkarteentzat:
- Uztailak 12, eguena: 17:15, gastronomia elkarteak.
- Uztailak 17, martitzena: 11:00, Atzegi; eta 17:15, kirol elkarteak.
- Uztailak 18, eguaztena: 17:15, abesbatza.
- Uztailak 23, astelehena: 17:15, Loramendi elkartea.
Herritarrentzat:
- Uztailak 13, egubakoitza: 11:00 eta 17:00
- Uztailak 16, astelehena: 11:00 eta 17:00
- Uztailak 18, eguaztena: 11:00, 17:00 eta 18:15
- Uztailak 19, eguena: 11:00, 17:00 eta 18:15
- Uztailak 21, zapatua: 11:30
- Uztailak 26, eguena: 11:00 eta 17:00
Bestalde, kiroldegiaren gaineko argibide guztiak, tartean tarifak, dituen esku-orria banatuko dute etxez etxe datorren astean, eta abonatze kanpaina abiarazi. Tarifa horiek, astelehenean egindako ezohiko osoko bilkuran onartu zituen udalbatzak, baina estatuko gobernuak iragarritako BEZ-aren igoerak eragina izango du horiengan ere.
Hileko tarifak dira azpikoak (eurotan) horiez gain matrikula ordaindu behar da izena ematerakoan.
Tarifa horiek estatuko gobernuak iragarritako BEZ-aren azken igoera aplikatuta dute.
| Izaera |
Aretxabaletan erroldatuak | Kanpokoak |
|---|---|---|
| Umea (3-13) | 14,30 | 15,40 |
| Gaztea (14-17) | 22,00 | 24,20 |
| Heldua (18-65) | 26,40 | 29,70 |
| Nagusia (ordutegi murriztua) | 17,60 | 18,70 |
| Umeak, bi gurasoak abonatuta | -- | -- |
| Umeak, guraso bat abonatuta | 8,80 | 9,90 |
| Gazteak, bi gurasoak abonatuta | 6,60 | 8,80 |
| Gazteak, guraso bat abonatuta | 13,20 | 14,30 |
| Gazteak, 3. seme-alaba bi gurasoak abonatuta | -- | -- |
| Langabea (ordutegi murriztua) | 17,60 | 18,70 |
| Elbarriak (%65) | 6,60 | 7,70 |
| Jarduerak (2 saio astean) | 11,00 | 11,00 eta sarrera |
| Gainontzeko jarduerak orduko | 5,50 | 5,50 eta sarrera |