Ikusmina sortu du Ibarra kiroldegiak eta jende asko dabil bisita gidatuetan

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 10a

Atzo, uztailak 9, hasi ziren kiroldegi berria erakusten eta herritar ugari dabil bisita gidatuetan. Atzo Basotxo erretiratuen elkarteko 60 bat lagun izan ziren eta gaur herritarrak elkartu dira, 50 inguru. Uztailaren 26a bitartean egingo dituzte bisita horiek, eta arrakasta dela-eta hitzordu gehiago antolatu dituzte.

Sototik hasi eta hirugarren solairuan dagoen bainurako guneraino erakusten dute kiroldegiko gida lanetan dabiltzanek. Herritar asko harrituta geratu: "A ze espazio zabalak eta igerilekuaren gunean halako argitasuna duen kiroldegi gutxi izango dira"; "Eguzkia hartzeko gune dotorea gero, eta zelako parajeak ikusten diren"; "Uretan sartzeko gogoa ematen dute igerileku hauek"…

Kiroldegiaren gaineko informazio guztia, tartean tarifak, jasoko duen esku-orria gertatzen dabiltza egunotan eta datorren asterako gertu izango dute. Etxez etxe banatuko dute esku-orri hori.

Bisita gidatuen hitzorduak gehitu egin dituzte orain artekoek izandako arrakastagatik:

Elkarteentzat:

  • Uztailak 12, eguena: 17:15, gastronomia elkarteak.
  • Uztailak 17, martitzena: 11:00, Atzegi; eta 17:15, kirol elkarteak.
  • Uztailak 18, eguaztena: 17:15, abesbatza.
  • Uztailak 23, astelehena: 17:15, Loramendi elkartea.

Herritarrentzat:

  • Uztailak 10, martitzena: 11:00 eta 17:00
  • Uztailak 11, eguaztena: 11:00 eta 17:00
  • Uztailak 13, egubakoitza: 11:00 eta 17:00
  • Uztailak 16, astelehena: 11:00 eta 17:00
  • Uztailak 18, eguaztena: 11:00, 17:00 eta 18:15
  • Uztailak 19, eguena: 11:00, 17:00 eta 18:15
  • Uztailak 21, zapatua: 11:30
  • Uztailak 26, eguena: 11:00 eta 17:00

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak