Andramaixetako kartela eta esaldiak aukeratuta

Mirari Altube Arrese 2012ko uzt. 9a, 15:33

Andramaixetako egitarauan erabiliko duten irudia aukeratu berri du Jai batzordeak; Ane Garcia aretxabaletarrak egindakoa da. Esaldi lehiaketako sariak ere badute izena. Egitarauan erabiliko dutena Irati Zubillagak eta Esti Meabek asmatu dute; hauxe: Pozik eta umoretsu, hartu Andramaixak gogotsu!

Andramaixetako kartel lehiaketara lau lan aurkeztu dituzte eta epaimahaiak Ane Garciarena hautatu du egitarauko portada egiteko. 200 euro jaso ditu saritzat horrek.

Esaldiei dagokienez 77 aurkeztu dituzte 24 taldek. Eta jaiak neurri onean pasatzera animatuz eta ondo pasatzera gonbidatuz egindako esaldietatik honakoak aukeratu ditu epaimahaiak.

Egitaruan erabiliko duten leloa:

Pozik eta umoretsu, hartu Andramaixak gogotsu!

Egileak: Irati Zubillaga eta Esti Meabe; saria 120 €

 

Pegatinak egiteko erabiliko dituzten esaldiak:

  • Dantza, salto eta jiro, Andramaixetan bada giro!

Egileak: Leire Meabe eta Ainhoa Elorza; saria 60 €.

  • Egun-pasa edo gau-pasa, girue demasa.

Egileak: Jasone Gorroño and Company; saria 60 €.

  • Askatu barrue, libratu burue, suelto dantzatzeko da ta Andramaixetako doinue.

 Egilea: Jasone Gorroño and Company; saria 60 €.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak