Egubakoitzean bete egin zen Aretxabaletan Arkupe aretoa; UDAk denboraldiko kirolari onenak saritu zituen. UDAk bere baitan hartzen dituen diziplina bakoitzeko sari bana banatu zuten; futbola, areto futbola, gimnasia erritmikoa, karatea eta pilota. Ez ohiko batzarra ere egin zuten. Estatutuak aldatu dituzte aurrerantzean diziplina berriak abiarazteko.