Portasolgo jaiak antolatzeko dirua behar dute

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 6a

Uztailaren 20tik 22ra ospatuko dituzte Portasolgo jaiak, Araba ibilbidea eta Loramendi inguruko kaleetan. Bertako merkatari eta ostalariak dabiltza antolatzen eta dirua behar dute egitarau txukuna gertatzeko. Horregatik auzotarrengana jo dute laguntza eske.

"Gero eta egun gutxiago geratzen dira jaietarako, horregatik zuon, auzotarron, laguntza behar dugu", egin dute dei jai batzordeko kideek. Orain egun batzuk dirua jasotzeko kartazalak banatu zituzten auzoko atarteetan, eta bizilagunak jaietarako dirua emateko gertu egonez gero kartazal horiek lehenbailehen bueltatzeko eskatu dute. Okindegira edo Brasileña kafetegira eroan behar dira. "Eskerrik asko auzotar guztioi, dirua eman duzuenoi eta gainerakooi, zuen laguntza oso garrantzitsua delako", adierazi dute antolatzaileek.

Era berean, gogorarazi dute hirugarren zozketa dutela abian. Oraingoan 125 euroko bi sari banatuko dituzte, eta diru hori izango da jaietako egitarauan publizitatea egin duten komertzioetan erabiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak