Debagoieneko koadrila arteko futbol 7 txapelketa antolatu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 27a

Uztailaren 21ean jokatuko dute Ibarra futbol zelaian Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatutako Debagoieneko koadrila arteko udako futbol 7 txapelketa. Izenematea dagoeneko zabalik dago; hona bideak: Udaretxabaletako Twitter, Tuenti edo Facebook bidez; udaretxabaletake@gmail.com helbidean; eta Orly tabernan. Azken eguna uztailaren 16a da.

Txapelketan parte hartu gura duen talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du (izena eta telefonoa adierazita). Eta taldekideek 16 urtetik gora izan beharko dute (1996an jaiotakoak barne).

Taldeak 100 euro ordainduko ditu honako kontu korrontean sartuta: 2100-6838-41-0200000875.

Irabazleek dirutan jasoko dute saria:

  • 1.ak: 600 euro
  • 2.ak: 300 euro
  • 3.ak: 100 euro

Txapelketak iraun bitartean jatekoa, edatekoa eta sari bereziak egongo dira; eta guztia musikak girotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak