Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Udalak

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 25a

Lehiaketan edonork parte har dezake eta lanak Arkupe kultura etxera edo udaletxera eroan behar dira uztailaren 5a baino lehen. Irabazleak 200 euro jasoko ditu saritzat.

Hona lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketan edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edo formatu digitalean ekarriz gero, DINA 3.
  • Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

 ANDRAMAIXAK 2012

ABUZTUAREN 14A, 15A, 16A eta 17A

ARETXABALETA

  •  Irabazleak 200 €ko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko dute aurkeztutako kartel guztiekin.
  • Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin eta horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Kartelak, uztailaren 5a baino lehen bidali beharko dira kultur etxera edo udaletxera.
  • Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia uztailaren 10ean jakinaraziko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak