Txalaparta, alboka, adarra eta trikiti doinuak lagun egin zuten dantzan eta kantuan 2 eta 6 urte arteko neska-mutikoek atzo. Gurasoek hunkituta jarraitu zituzten dantza eta kantu horiek, eta penatuta ere bai batzuk, agur esango diotelako Basabeazpiri. Hain zuzen, 6 urteko neska-mutikoek diploma eta oparitxoa jaso zuten Haur Hezkuntza bukatu eta Lehen Hezkuntzarako bideari ekingo diotelako irailean.