Muru Alde txapelduna Loramendiren III. olinpiadetan

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 21a

Joan den zapatuan eman zioten bukaera Loramendi Elkarteak antolatutako gastronomi elkarte arteko III. olinpiadei, eta Muru Alde izan zen garailea. Basotxoren eta Urkuluren aurretik geratu zen, eta Jakionek oparitutako otarra jaso zuen saritzat.

Hiru elkarte horiekin batera Eguzki Alde eta Larrinoko San Kristobal elkarteak jardun dute norgehiagokan olinpiadetan.

Zapatuan, hain zuzen, jokatu zuten olinpiadetako azken proba, doke txapelketa. Basotxo erretiratuen elkarte aurreko lorategian elkartu ziren, eta Muru Aldeko bazkideek dokean jokatzea zer den badakitela erakutsi zuten. Haren atzetik geratu ziren Urkulu eta Basotxo. Beste hiru proba ere egin dituzte olinpiadetan: mus txapelketa; haragi-bola txapelketa; eta bolo txapelketa. Behin dokean bukatuta meriendatxoa egin zuten guztiek, parte-hartzaileek eta antolatzaileek: "Loramendik eskerrak eman gura dizkie elkarte guztiei euren parte hartzeagatik", jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak