'Tantaz tanta erreka gara' eguna ospatuko dute zapatuan presoen eskubideen alde

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 20a

Urbaltz tabernak eta Aretxabaletako Herrira ekimenak Tantaz tanta erreka gara eguna antolatu du presoen alde zapaturako. Kalejirak, bazkaria, bertso-jaialdia eta kontzertuak iragarri dituzte.

Hona zapaturako, ekainak 23, antolatutako egitaraua:

  • 13:00, trikipoteoa, herriko trikitilariekin.
  • 14:00, kalejira presoen eskubideak aldarrikatzeko, herriko gaitariekin.
  • 14:30, bazkaria.
  • 16:00, bertsolariak: Maddi Sarasua, Miren Amuriza eta Urko Egaña. Gai-jartzailea: Beñat Zamalloa.
  • 17:00, kontzertuak: Krisis (Aretxabaleta) KKK (Oñati) eta trikitilariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak