Euskadiko 10. Olinpiada Matematikoetan saria eskuratu du Beñat Abasolok

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 19a

DBHko bigarren mailako ikasleei zuzendutako Eduardo Txillida Euskadiko 10. Olinpiada Matematikoak egin berri dituzte Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deituta, eta Kurtzebarri institutuko Beñat Abasolo Mujika aretxabaletarrak saria jaso du.

Euskadiko matematika irakasleen elkarteak EMIE 20+11 antolatutako lehiaketa da, eta 99 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte maiatzean egindako frogetan. Sariak orain banatu dituzte Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, eta 12 ikasleri ematea erabaki du epaimahaiak, tartean Abasolo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak