Zast! kontakizun musikatuaren emanaldia gaur Arrutiko Intxaurrak eta Isuo Sasiia bakarlariekin

Mirari Altube Arrese 2012ko eka. 15a, 13:01

Zarauzko bi bakarlari lagun dituela dator gaur, ekainak 15, Zast! kontakizun musikatua Orly tabernako terrazara (22:30). Arrutiko Intxaurrak eta Isuo Sasiia dira bi kantautoreak.

Zast!-en bigarren kontzertua da etxean, urtarrileko estreinaldiaren ondoren, eta emanaldi berrituarekin datoz letrei zein musikari dagokionez: "Azken hilabetean bereziki koraltasuna lantzen aritu izan gara, taldekide bakoitzaren parte hartzea aztertzen eta indartzen", diote.

Taldekideei dagokienean ere berritasunak dituzte. Batetik, Eñaut Zubizarreta txelo-jotzailea faltako da oraingoan –hurrengoetan jarraituko du–, eta bestetik, bigarren perkusio-jole bat sartu dute taldean, Iñaki Kortazar eskoriatzarra: "Bi perkusio-jolerekin indarra eta erritmoa eman dizkiogu ikuskizunari. Kortazarrek kaxoi flamenkoa jotzen du eta Martin Antxiak bonbeta, platerak, txastona eta perkusiozko beste musika tresna batzuk". Bi horiekin batera izango dira Maialen Arratibel (gitarra eta ahotsa), Leire Elustondo (pianoa eta ahotsa), Iñaki San Miguel (klarinetea) eta Beñat Zamalloa (narratzailea).

Ane Arrutik bakarlariak osatzen du Arrutiko Intxaurrak; abesti goxoak eta umorezkoak tartekatzen ditu eta euskal taldeen bertsio bereziak egin ere bai. Isuo Sasiiak, ostera, doinu bitxiak eta klasikoak jorratzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak