Odol emateek gora egin dute gurean: 136 lagunek eman du hiru egunetan

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 14a

Gaur, ekainak 14, Odol Emaileen Nazioarteko Eguna, azken hiru astelehenetan Aretxabaletan odola emandakoen berri jaso dugu. Arabako odol bankuko kideak etorri ziren eta hona herritarren erantzuna: 150 lagun joan ziren osasun etxera eta horietatik 136k eman ahal izan zuten; gainera, 11 emaile berriak izan ziren.

Ramon Eraña herriko ordezkaria oso pozik dago emaitza horiekin: "Gorakada nabarmena da, eta horren arrazoietako bat izango zen domekan gurean ospatutako eguna", argitu du.

Hain zuzen 400 bat lagun elkartu ziren domekan Arabako Odol Emaileen eguna ospatzeko Aretxabaletan. Lehenengoz egin dute Leintz aldean, eta antolatzaileak oso pozik daude izandako erantzunarekin. Horregatik eskerrak eman gura dizkiete laguntzen jardundako guztiei: "Arabako Odol Emaileen Elkartearen eta Leintz aldeko hiru ordezkarion izenean eskerrik asko lagundu zeniguten guztioi: hiru herrietako alkateei; Aretxabaleta Abesbatzari eta Barandiaran zuzendariari; parrokiako kideei; herriko dantza taldeari; Jokin eta txistulari taldeari; Arrasateko gaitariei; Beñat eta Maria trikitilariei; eta Juan Luis, Txanpo eta gainerako guztiei hala edo hola laguntzeagatik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak