Esaldiak izango dira: jaiak ospatzera gonbidatuz, neurri onean pasatzera animatuz… Taldean edo bakarka har dezakete parte, beti ere, 12 urtetik gora dutenek; eta gura beste esaldi bidal daitezke. Esaldi horiendako txartelak Arkupen eta udaletxean dituzte.
Sariak izango dira: 120 euro jaietako egitarauan erabiliko den esaldiaren egilearendako; eta 60 euro, pegatinetan erabiliko diren esaldien egileendako.