Ikasturtearen amaiera herritar guztiekin ospatu gura izan zuten zapatuan Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxekoek eta, horretarako, herri guztia girotu zuten. Herria girotu bai, eta kolore berdez jantzi ere bai, ikasle, guraso eta langileek zeramatzaten elastiko eta puxika berdeekin. Kalejira, erraldoiak, antzerkia, bazkaria eta, amaitzeko, dantzaldia izan zuten ospakizuna borobiltzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.