196 mendizale VII. mendi martxan

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 10a

Murrukixo mendizale elkarteak antolatutako VII. mendi martxak 196 mendizale elkartu zituen Durana kalean. Bi ibilbide izan zituzten aukeran, 29 kilometrokoa eta 36koa. Mendian ibiltzeko eguraldi bikaina lagun egin zuten martxa, eta lehenengo mendizaleak 4 ordu eta 23 minutu pasatu orduko bueltan ziren herrian.

Inolako ezusteko barik eta giro onean bukatu zuten martxa mendizaleek. Bukaeran diploma jaso zuten guztiek eta mendi materiala zozketatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak