Etxafuegoek eta txalaparta doinuek emango dute jaiaren berri(11:00) eta 5. eta 6. mailako ikasleak patata tortilla gertatzen hasiko dira orduan. Herriko Plazatik kalejira egingo dute Irabalarri plazaraino hanka-palo eta trikitilariekin (11:15); Zazpi jauzi dantzatuko dute bertan eta eguneko lehen ezustekoa izango da.
Iralabarritik Gernika plazara joko dute gero (11:45) eta Txulalai dantzatu; bigarren ezustekoa ere han izango da. Kalejiran bueltatuko dira (12:15) trikitilariekin batera Herriko Plazaraino eta Bihotzez ikasi dantzatuko dute bukatzeko.
Dantzen ostean mokadutxoa eskainiko diete Gurabarri guraso elkarteko kideek (12:30) eta Eguzkiari agurra ikuskizuna izango dute gero (13:00). Bazkaltzera joango dira handik Iturrigorri pilotalekura (14:00) Triki-kupelarekin.
Eta bazkalostean gaztelu puzgarriak izango dituzte txikiek eskolako pistan (15:00). Eguna girotzen jarraitu eta jaia bukatu bitartean erromeria izango da Dantzadi taldearekin.