Hamar bat urtetan ospatu barik egon ostean iaz berreskuratu zituzten jaiak eta baita dotoreak egin ere. Aurten ere jarraipena izatea gura dute. Antolatzaileen esanetan lan handia eskatzen dute jaiok eta gainera diru asko behar da: "Pentsatuta daukagun guztia antolatzeko oraindik diru asko behar dugu baina hori lortu guran gabiltza".
Hori horrela, zozketak egiten dabiltza azken asteotan. Maiatzaren 25ean egindakoan Brasileña kafetegian erositako txartelaren jabeak telebista ederra jaso zuen saritzat, Marin auzoan (Eskoriatza) bizi den Puy Cambrak, hain zuzen. Sari ederrak banatzeko gertu beste zozketa batzuk ere abian dituzte.