Alberto Albistegi Realeko jokalari ohia izango da UDAko entrenatzailea

Edu Mendibil 2012ko ekainaren 3a

Alberto Albistegi Realeko eta Deporreko jokalari ohiak zuzenduko du UDA taldea hurrengo denboraldian. Hasiera baten denboraldi baterako sinatuko du Albistegik Aretxabaletarekin. Eibartarra ilusioz dator Aretxabaletara. Gorka Valle izango du laguntzaile.

Albistegik (Eibar, 1964) ibilbide luzea dauka futbolean; besteak beste, Eibar, Sestao Sport, Mallorca, Coruñako Deportivo, Realean eta Alavesen jokatu zuen. Hain zuzen, gasteiztarrekin erretiratu zen, 1999ko ekainean. Mallorca eta Deportivorekin lehen mailara igotzea lortu zuen eta galiziarrekin, Arsenio Iglesiasen aginduetara, liga eskuratzeko zorian egon zen. Djukic, Mauro Silva, Fran edota Bebeto izan zituen taldekide Superdepor hartan. Realean, berriz, sei denboraldi egin zituen eta 113 partidu jokatu zituen txuri-urdinekin. Defentsa postuan nagusiki eta zelai erdian aritzen zen.

Hasiera baten denboraldi baterako sinatuko du Albistegik Aretxabaletarekin. Gorka Valle izango du laguntzaile. Abuztuaren 16an hasiko du aurre denboraldia UDAko taldeak. Albistegik ilusioz jaso du aretxabaletarren proposamena; gustuko du UDAren proiektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak