"Oso pozik" daude etxean lanak egiten izan dituzten emakumeekin

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 1a

Herriko hainbat lagunek etxeko garbitasun lanen gaineko ikastaroa antolatu zuten emakumeendako otsailean, Udalaren eta Caritasen laguntzarekin. Ezagutza teorikoak jaso zituzten orduan, eta ondoren ordaindutako praktikak egin dituzte herriko hainbat etxetan. "Oso pozik" daude etxean hartu dituzten familia horiek.

Ume txikiak dituzten edo umea izatekotan dauden familietan egin dituzte praktikak "sasoi horretan izugarri eskertzen delako edozein laguntza". Eta halaxe izan da, familia guztiak "oso pozik" daudelako hilabetean jaso duten laguntzarekin: "Oso gustura egon gara; oso ondo egin du lan gurean egon denak", dio hilabetetako ume txikia duenak.

Marokoarrak, sahararrak eta Hego Amerikatik gurera etorritakoak ibili dira praktikak egiten. "Marokoarra egon da gurean, eta oso ondo konpondu gara. Lanerako eta ikasteko gogo handia zuen eta nik hemengo egoeraren berri eman nion: hemen ere izan ditugula gerrak, miseria, zelan egin dugun aurrera…". Etxean sahararra izan duenak ere horixe dio: "Oso gustura egon gara eta edozein gairen gainean egin dugu berba".

Plantxatzen ikasi

Antolatzaileak ere oso pozik daude: "Ikasteko eta lanerako aukera eman diegu eta oso erantzun ona jaso dugu". Aurrera begira beste batzuk antolatzeko asmoa dute; orain, ikasketa osagarriak emango dizkiete praktikak egindakoei; zelan plantxatu, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak