Egitasmoaren helburua da zapatu gauetan aisialdiaz gozatzeko "beste aukera osasuntsuago bat" izatea nerabeek: "Gazteek tabernetara joan gura ez dutenean nora joan izan dezaten; gazteen arteko harremanak taberna zuloetatik kanpo ere eman daitezen; eta gazteek ondo pasatzeko beste modu bat ere badagoela jakin dezaten", dio Maider Etxaniz gazteria teknikariak, eta gaineratu: "Hala, herrian bertan geratzeko aukera eskaintzea bururatu zaigu".
Ekainean bi zapatutan
Zapatuan, ekainak 2, hasiko dute egitasmo hori, gaztelekuan (22:00-01:00) begirale bi lagun dituztela. Gazteek eurek erabaki eta adostuko dute egin gura dutena: mahai-futbol txapelketak; wii txapelketak; musika entzun; filmak ikusi…
Hurrengo hitzordua hilaren 16an dute, eta uztail eta abuztuan eten egingo dute zerbitzua irailean jarraitzeko.
