Auto elektrikoak gidatu dituzte Lanbide Eskolakoek

Irati Goitia 2012ko maiatzaren 29a

Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleek auto elektrikoak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gaurko eskolan. Autoetan buelta bat emateko aukera ere izan dute.

Renault Autoberrik utzita bi auto elektriko izan dituzte gaur Aretxabaletako Lanbide Eskolako karrozeriako ikasleek gelan: Renault Fluence eta Renault Twizi.

Joseba Beristain irakasleak azaldu digu helburua zela ikasleek merkatuan ze auto elektriko dauden ezagutzea eta baita auto horiek teknikoki ze ezaugarri dituzten ikastea. Segurtasunaren gaineko argibideak ere jaso dituzte ikasleek. "Kaleetan gero eta auto elektroniko gehiago ikusten dira eta guk teknikariak formatzen ditugula kontuan izanda, auto mota honen ezagutza izan behar dute ikasleek" adierazi digu Beristainek.

Alderdi teorikoaren gaineko zehetasunak jaso ondoren, autoak probatzeko aukera ere izan dute ikasleek. Autoen isiltasunak harritu ditu gehien. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak