Partidu guztietan moduan zapatuan ere taldeko lanari esker lortu zuten garaipena UDAkoek, eta zapatuan defentsako zein erasoko lana ondo egin zuten. Protagonistei dagokienez, bereziki fin ibili ziren Erik Justel eta Joseba Errasti jokalariak, Igor Etxenausia atezainarekin batera. Golak Imanol Carmona, Joseba Fraile eta Mikel Aramendik egin zituzten.
Kronika osoa eta Iker del Teso UDAko ordezkariari elkarrizketa bihar, asteleheneko Goiena paperean.