Aretxabaletako Leizarrakoekin batera bost talde elkartuko dira: Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze) eta Oinarin (Antzuola). Herriko txistularien dianak emango dio ongietorria egunari eta ondoren (10:30) dantza taldeetako kideei harrera egingo diete Herriko Plazan.
Kalejira egingo dute gero dantzariek herriko kaleetan (11:00-12:00) eta bukatutakoan plazan elkartuko dira berriro, alardea eskaintzeko (12:30-13:30). Goizeko ekitaldia bukatutakoan etxeetara joango dira dantzari guztiak bazkaltzera (13:30).
Arratsalde partean Herriko Plazan elkartuko dira berriro eta dantza emanaldia eskaini bertan (16:30); talde bakoitzak dantza saio bat egingo du aurtengo Haur Dantzarien Eguna agurtzeko.