Areto futboleko taldea bigarren mailako txapelduna izan dadin zaleen berotasuna gura dute Oreretan

Mirari Altube Arrese 2012ko maiatzaren 24a

UDAko areto futboleko taldea bigarren mailako txapelduna izan daiteke. Horretarako, zapatuan, Legorretaren aurka jokatuko duen finala irabazi beharra dauka. Oreretan da partidua (15:00) eta zaleei dei berezia egin diete animatzera joan daitezen. Autobusa jarri dute horretarako eta Haizea tabernan eman behar da izena. Autobusa Azbeko geltokitik aterako da 13:00etan.

Areto futboleko taldeak lortu du igoera, hau da, datorren denboraldian lehenengo mailan jardungo du. Hala ere, denboraldi bikaina borobiltzeko sari polita izango litzateke bigarren mailako txapelduna izatea eta esku-eskura du hori. "Elkarren aurka jokatu dugunean oso parekatuta ibili gara, guk 3-2 irabazi genien etxean eta eurek ere berdin Legorretan; hortaz, zaleen indarra erabakigarria izan daiteke", jakinarazi du Iker del Teso jokalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak