Nagusilaneko boluntarioek antolatutako jaia urtero ospatzen dute eta dagoeneko hiru urte baino gehiagotan etorri da Jose Mari Soroa bertako egoiliarrekin egotera. Aretxabaletako Nagusilan elkartean zortzi boluntariok jarduten dute egun.
Nagusilan elkarteak antolatuta jai giroa izan da nagusi GSR zaharren egoitzan, gaur, 17:00etan hasita. Aretoa goraino bete da Jose Mari Soroa musikariaren kantuak eta kontuak entzuteko; askok, gainera, lagun egin diote kantuan eta dantzan ere bai bakar batzuk.
Nagusilaneko boluntarioek antolatutako jaia urtero ospatzen dute eta dagoeneko hiru urte baino gehiagotan etorri da Jose Mari Soroa bertako egoiliarrekin egotera. Aretxabaletako Nagusilan elkartean zortzi boluntariok jarduten dute egun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.