Isabel Kirze: "Eskerrik asko emale egin zaretenoi; eta zalantzan zaudetenoi: egin emale, bizitza bat eman dezakezue"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 23a, 20:51

Emalea aurkitu ostean eta dena ondo badoa ekainaren 14an edo 15ean egingo diote ebakuntza leuzemiaz gaixo dagoen Fernando Riviere ume aretxabaletarrari. Familiak eskerrik beroenak eman gura dizkie hezurmuina eman duten guztiei eta zalantzan daudenei emaile egitera animatu die. Diotenez, ez da ezer kostatzen eta bizitza bat eman daiteke.

Isabel Kirze Fernando Riviere ume aretxabaletarraren izeba egon da gaur goizean Arrasate Irratian. Azaldu duenez, maiatzaren 11n jaso zuen Fernandoren amak erabat bateragarria zen emalea bazegoela ziurtatzen zuen deia. Familiak esker on hitzak besterik ez ditu. Itxaropenaren ateak zabaldu zituen dei horrek baina Kirzek gogoratu du Fernando osatu ahal izateko prozesua luzea izango dela oraindik. Hezurmuinak zelulak sortzen hasteko bost edo sei hilabete beharko ditu. Hori bai, emalea aurkitu ostean badago aukera, lehen ez zegoen aukerarik. Kirzeren arabera, dena ondo badoa ekainaren 14an edo 15ean egingo diote ebakuntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak