Bazkaria herriko elkarteek gertatuko dute. Hona menua: entsalada; okela gisatua; ijito besoa; kafea eta kopa. Edateko, ostera, sagardoa. Bazkideek eta ikasleek 16 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 19 euro.
Plazan izango da bazkaria eta ostean jokoak egingo dituzte.
Bestalde, Euskeriaren Eguneko ekitaldietan lagundu gura duenak Loramendira jo dezala, eskertuko dute-eta laguntza.