Lehenengo postuetan geratu diren lau taldeetatik bi lehenengo mailara igoko dira, eta egubakoitzean jakingo da zeintzuk izango diren. Bigarren geratu den UDAk Tolosako Irudek hirugarrenaren aurka jokatuko du; eta lehenengo geratu den Bilkoinek laugarrena izan den Gamon taldearen aurka. Final erdiak izango dira bi partidu horiek, eta irabazleek finala jokatuko dute gero elkarren aurka. Gainera, Gipuzkoako lehenengo mailara igoko dira bi talde horiek.
UDAko taldeak kantxa du alde, izan ere, etxean jokatuko du. Hori horrela, Aretxabaleta Kirol Elkarteko kideek dei berezia egin gura die zaleei eta aretxabaletar guztiei animatzera joan daitezen egubakoitzean Almenera.