Estatutuak egokituko ditu UDAk beste kirol batzuetara zabaltzeko

Mirari Altube Arrese 2012ko maiatzaren 17a

Aretxabaleta Kirol Elkarteak estatutuen hainbat kapitulu aldatuko ditu uztailean egingo duen batzar orokorrean. Horren helburua da UDAren babesean beste hainbat kirol egiteko aukera izatea herritarrek "orain arte UDAren baitan praktikatu ez diren horietan jarduteko eta lehiatzeko".

Zuzendaritza batzordeko kideek diote UDA "aretxabaletarron taldea" dela eta "denon zerbitzura dagoela". Horregatik "elkarteko ateak zabalik" dituzte beste kirol batzuetan, orain arte UDA barruan egon ez diren horietan, jarduteko. Eta gaineratu dute "banaka, binaka edo taldean kirola egin, ikasi eta lehiatzeko beharrezkoa den guztia egiteko ahalegina egingo dutela", tartean estatutuak egokitu.

Kiroldegi berria aprobetxatu

Egun zazpi kirol daude UDA barruan: futbola, pilota, mendia, txirrindularitza, areto futbola, karatea eta gimnasia erritmikoa. Baina laster zabalduko duten kiroldegiko instalakuntza berriei ahalik eta etekin handiena atera gura die "herriko kirolari eta kirolzaleen onurarako". Hori horrela, UDAk hurrengo atal edo sekzio berriak izango dituela iragarri dute: eskalada; saskibaloia; eskubaloia; igeriketa; padela; squasha; tenisa; badmintona; judoa; aikidoa; waterpoloa; eta beste batzuk.

Kirol horietan edo beste batzuetan interesa duen edonor hartuko dute pozik UDAko kideek eta "ahal duten neurrian babestu eta laguntzeko" gertu azaldu dira.

Emakumeen kirola bultzatu

Aretxabaleta Kirol Elkarteko kideek, gainera, emakumeen kirola bultzatzeko ahalegin berezia egin gura dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak