'Durana Fashion Day' izenarekin moda desfilea egin zuten atzo Durana kalean. Herriko hainbat komertziok ipini zuten arropa moda desfilerako eta herritarrek estilo handiarekin erakutsi zituzten arropok Durana kalean ipinitako ibiltokian. UDAko kideek jatekoa eta edatekoa eskaini zuten eta musikarik ez zen falta izan iluntze partean. Asko izan ziren desfilean parte hartu zuten aretxabaletarrak, baina ibiltokiaren beste aldean ere, modeloi begira, aretxabaletar asko batu ziren. Helburua horixe zen eta baita lortu ere: sekulako giroa ipini zuen 'Durana Fashion Day' desfileak atzo iluntzean Aretxabaletan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.