Urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestaziotik alderdi askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituztela aipatu dute deialdia egin dutenek, eta "begi bistakoa da egungo kartzela politikak ez duela babes politiko eta sozialik" gaineratu. Hala ere "gobernuek ez dutela pausorik eman" diote, eta "Espainiako eta Frantziako gobernuek lehengo jokabideari eusten diotela". Eta aretxabaletarrei esan die "garrantzitsua dela herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko".
Hori horrela, hona antolatu dituzten ekintzak:
- Maiatzaren 16an, eguaztena, herriko koadriletako ordezkariekin bilera udaletxe zaharrean (19:00).
- Maiatzaren 19an, zapatua:
- 12:00etan, kalejira trikitilariekin Ibarra futbol zelaitik Herriko Plazara.
- 13:00etan, denok plazara deialdia: elkarretaratzea eta gero, mokadutxoa.