Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 14a arte dago zabalik

Mirari Altube Arrese 2012ko maiatzaren 8a

Uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du Udalak. Horretarako azken eguna maiatzaren 14a da, eta antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela epez kanpoko izen-ematerik onartuko.

2000-2008 urte bitartean jaiotako neska-mutikoek parte hartu ahal izango dute (2008an jaiotakoek bakarrik goizez) uztaileko udaleku irekietan. Hona ordutegia: 10:00-12:30 eta 15:00-17:00. Adinari egokitutako ekitaldiak egingo dituzte: jolasak, eskulanak, irteerak, egun bereziak…

Izena emateko Gazteria Zerbitzura jo (udaletxeko bigarren solairua) astelehen eta eguaztenetan (09:00-13:00 eta 15:00-17:00); eta Arkupera martitzen eta eguenetan. Argibide gehiagorako ere bertara jo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak