IX. paella lehiaketa egingo da domekan, Otala Zelain, eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Egubakoitza, maiatzak 11, izango da azken eguna eta lekurik egonez gero egunean bertan ere onartuko dituzte izenak (20 su dituzte paellendako eta guztiak hartu arte). Izena emateko kultura etxera jo (943 08 10 01); 5 euro ordaindu behar da.
Paella lehiaketaren oinarriak:
- Talde bakoitzean gehienez 3 pertsona izango dira, eta gutxienez 18 urtetik gorako partaide bat egon beharko da
- Talde bakoitzak 8 lagunendako paella prestatuko du
- Prestatu beharrekoa: paella
- Antolatzaileek honako osagaiak jarriko dituzte: arroza, berakatza, olioa, koloratzailea, gatza eta tipula.
- Antolatzaileek honako tresnak emango dituzte: sua eta paella egiteko ontzia
- Parte-hartzaileak 12:30ean hasi ahal izango dira lanean eta gertatutako paella 14:00etan aurkeztu beharko dute
- Epaimahaia gastronomian adituak diren pertsonek osatuko dute
- Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: zaporea (10 puntu), paellaren puntua (10 puntu) eta itxura (5 puntu)
- Sariak banatzeko bi talde egingo dituzte (A eta B). Hona talde bakoitzeko onenendako sariak: lehenengoak, 100 euro; bigarrenak, 70 euro; eta hirugarrenak, 50 euro
- Eguraldi txarra izanez gero lehiaketa bertan bera geratuko da eta izen-emate dirua bueltatuko da
- Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileek oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango dute