Ainhoa Cabero pintura irakaslearen klasean kasualitatez ezagutu zuten Kawasaki, eta "izugarri" gustatu zitzaien. "Irakasle ikuspegitik, oso interesgarria iruditu zitzaidan haren lana, batez ere figura eta erretratua egiten irakasteko", esan digu Caberok. Bada, ikasleek lanak egiterakoan Kawasakiren pinturak hartu dituzte abiapuntu Arkupeko erakusketarako.
Hala ere, "nork bere erara eta gustura moldatu du jatorrizko obra", azaldu digu Caberok, eta argitu digu eurek ez dutela egurra erabili euskarri moduan, lan gehienak mihisean eta olioan egin dituztela, baina akuarela eta arkatza ere erabili dituztela paperean.
Hilaren 31ra arte
Berrikusketak margolanen erakusketa zabalik egongo da hilaren 31ra arte Arkupe kultura etxean, eta hauxe izango da ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, zapatuetan 11:00etatik 13:00etara, eta domeka eta jaiegunetan itxita egongo da.