Guztira bederatzi iragarki jaso dira Euspot lehiaketan, denak ere ikusgai antolatzaileen webgunean.
Hiru sari banatuko dira:
- Spot onenaren egileak 1.800 euro jasoko ditu.
- MUko ikasleek egindako spot onenak 800 euroko saria izango du.
- Publikoaren saria jasotzen duenak, berriz,: 500 euro irabaziko ditu (maiatzaren 6ra arte egon da botoa emateko aukera Euspot.eu webgunean).
Sari-banaketako egitaraua
- Alex Arantzabalek (EITB) publizitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du.
- Lehiaketan parte hartu duten iragarkien erakustaldia egingo da.
- Kepa Errasti aktoreak saioa eskainiko du.
- Ekitaldiaren ondoren luntxa izango da bertaratutako guztientzat.
